![]() |
Jone & Etxe 2007-11-06 |
|
Elkarrekin zuzenean Jone eta Etxek, datorren larunbatean Azaroak 10, Tolosako Bonberenean hasiko den bira bati emango diote hasiera. Jonek “Kateak” izeneko lan berria aurkeztuko du kontzertu hauetan eta Etxek berriz uda amaitzean egin duen etenaldi txikiaren ostean udazkeneko kontzertuei ekingo die. Lehenago kontzerturen batean biak suertatu badira ere, oraingoan Euskal Herriko hainbat aretotan kontzertuak eskeiniko dituztela iragarri dute. Bakoitza bere taldearekin arituko den arren, eskenatokian elkarrekin ikusteko parada ere izango omen dugu kontzertu hauetan. Ikus kontzertuen atala. |
![]() |
Deabruak Teilatuetan 2007-10-24 |
9 urteren ondoren Iritxi da eguna. Azken asteotan iragarri beazala, Deabruak Teilatuetan taldekoak bueltan ditugu. Gaur goizeko 11:00etan egin dute “1973” disko berriaren aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Tolosako laukoteak 3 lan kaleratu zituen 3 urtetan Esan Ozenkirekin. Ikasketak eta lan kontuak tarteko, taldea alde batera utzi egin behar izan zuten. 1998an izan zen hori. Aritz Mendieta, Ińigo Arruti, Joni Ubeda, eta Imanol Ubedak berriz elkartu eta kantuak egiteko makina martxan jarri dute. 11 kantu, eta belaunaldi bati egindako aipamenak, Bonbereneak kaleratu eta Kaki Arkarazok produzitutako lanean aurki dezakezuna, besteak beste. Informazio gehiagorako www.deabruakteilatuetan.com |
![]() |
Jone 2007-10-19 |
“Kateak” disko berria kalean Goizeko hamaiketan aurkeztu du Jonek “Kateak” izeneko diskoa Koldo Mitxelena Kulturgunean. Oraingoan ere, Bonberenea Ekintzak kolektiboaren eskutik kaleratu du eta bertan izan dira Jon Ander Ubeda, Bonberenea ordezkatuz eta Jone bera, lan honen berri komunikabideei ematen. Pop-rock kutsua eta izaera akustikoa nahasten diren 11 kantu bildu ditu, bat ez beste guztiak Jonek berak konposatuak hitz nahiz musika aldetik. Presarik gabe eta lasaitasunez konposatutako kantuak direla adierazi du, baina ere berean konposizio nahiz grabaketa prozesua ezberdina suposatu duela epe luzeko lehen lana izateak. Orain, zuzenekoa prestatzen dabil musikari lagunekin eta Azaroak 9tik aurrera diskoa aurkezten hasiko da. Ikus kontzertuak atala. |
![]() |
EtxE 2007-10-09 |
"Zenbat bide" kantua Gaztea The Singles bilduman Etxeren “Zenbat bide” kantua hizpide dugu oraingoan ere. Hil honen haseran aurkeztu berri da “Gaztea The Singles” bilduma, Oihuka disketxea eta Gaztea irratiaren eskutik. Bertan, azken urteetan arrakastatsuak gertatu diren hainbat kantu bildu dituzte eta horien artean Etxeren “Zenbat bide” kantua aurkitu dezakegu, Betagarri, Kenzazpi, Seiurte, Gari, eta beste hainbat talde eta artisten kantuen artean. |
![]() |
Deabruak Teilatuetan 2007-09-17 |
<<1973>> Deabruen itzulera Bai, ondo irakurri duzu. Tolosako taldeak etenaldi luzea 1973 izeneko diskoarekin hautsiko du. Urtea eman dute kantuak prestatzen eta diskoa grabatzen eta urriaren amaieratik aurrera salgai ipiniko du Bonberenea Ekintzak zigiluak. Ińigo Arruti, Aritz Mendieta eta Ubeda anaiak dira Deabruak Teilatuetan taldeko kideak. 1995-1998 urteen artean hiru disko argitara eman zituzten Esan Ozenki zigiluarekin: Itsumutugor, Zein da zein? Eta Deabruak Guarda! Oraingoz emanaldi bakarra eskainiko dute, Tolosan urte amaieran. 2008an gehiago eskaintzekotan dira. |